Berriak
De WikiNovela
| Contenidos |
Wikinobelaren lehenengo edizioa amaitu da
(2006ko uztailaren 25a)Uztailaren 24aren gaueko hamabietan, wikinobelaren lehenengo edizioa ofizialki itxi da. Momentu horretatik aurrera, wikinobelaren orriak ezin izango dira editatu, baina, noski, irakurtzeko irekita egongo dira. Eztabaida orrian, aldiz, zure iritziak eta iradokizunak eman ditzakezu, oraindik irekita baitago.
Mila esker guztioi zuen laguntzagatik, eta wikinobelaren hurrengo ediziora arte!!!
Wikinobela bere amaierara heltzen ari da
(2006ko uztailaren 21a)Hurrengo astelehenean, uztailaren 24an, hasi zenetik hiru hilabete beranduago, Wikinobelan ekarpenak egiteko epea ixten da. Astelehena pasa eta gero, Wikinobelak helbide berean jarraituko du, irakurri nahi duenarentzat, baina ezin izango da aldaketarik egin.
Beraz, pertsonaiei edo proiektuari amaiera zoriontsua eman nahi badiezu, asteburua ondo aprobetxatu!
Tresna berriak wikinobelagileentzat
(2006ko maiatzaren 2a)Bere lehenengo astea pasa eta gero, Wikinobela tresna berriekin osatzen da:
- Zoriak zure urratsak gidatzea nahi baduzu, erabil ezazu Zorizko orria, ezkerreko zutabeko menuan. Orain badabil!
- Wikinobelaren eboluzioari buruz hitz egin nahi baduzu, Foroan egin dezakezu, edo edozein "eztabaida" orritan. (Eztabaida bat ezin baduzu ikusi edo editatu, mesedez, administratzailearekin kontakta ezazu)
- Zeure burua aurkeztu nahi baduzu, edita ezazu zure "erabiltzaile orria", goian agertzen den zure izena sakatuz. Horrela, gainera, beste erabiltzaileek mezuak bidali ahal izango dizkizute. Zure erabiltzaile orriak [[User:Zure izena]] itxura dauka.
Mila esker guztioi Wikinobela egiten eta hobetzen laguntzeagatik!
Wikinobelaren misteriorik handienak argitzen lagun iezaguzu!
(2006ko apirilaren 27a)Wikinobelaren lehenengo lau egunotan, istorio eta pertsonaien sare bat sortu da jadanik. Hala ere, argitu behar ditugun misterio asko geratzen dira! Adibidez:
- Nor da Burdinbidez hasieran agertzen den gorpua? Eta norena da momentua "bizi behar zuela" esaten duen ahots hori? Zer salatu nahi du Ur gaineko arimak? Nor dira bi pertsonaia nagusiak eta zer egingo dute gorpuarekin?
- Zein izango da Annaren amaren patua Time runs away istorioan? Eta nor dira benetan Charles eta Tommy? Zer pentsatzen dute haiek Annari buruz? Eta Annaren amak, zer kontatuko liguke denbora balu?
- Nor da Miguel Vidas Prodigiosas istorioan? Nolako harremana dauka benetan Ricardorekin? Nor da Ricardoren historia idazten ari dela esaten duen kronista delako hori? Eta zeri buruz hitz egiten dute Lupek eta Alonso Doktoreak interneten bidez?
Wikinobelaren lehen fasea martxan dago!
(2006ko apirilaren 25a)Atzo ireki zenetik, wikinobelaren lehen fasea martxan dago, eta Uztailaren 24ra arte horrela jarraituko du. Atzo, Wikinobelaren Aroaren lehen eguna, oso egun arrakastatsua izan zen: 50 erabiltzaile erregistratu baino gehiago, 15 ekarpen baino gehiago, eta 3000 bisita baino gehiago!
Hala ere, euskara eta ingelesezko testuak oraindik beren lehen jarraipena itxaroten ari dira. Ez zaizu gustatuko idazten duen lehena izatea?
Gogoratu: wikinobelari buruz edozein arazo edo zalantza baduzu, goian dagoen "eztabaida" tresna erabil dezakezu gurekin kontaktatzeko.
Wikinobela irekita dago
(2006ko apirilaren 24an)Deustuko Unibertsitatean izandako aurkezpen akademikoaren ostean, wikinobela publikoa egingo da Liburuaren Nazioarteko Egunaren biharamunean, erabiltzaile guztiei proiektu honetan parte hartzera gonbidatuz.
Lehen bultzada emateko, hiru idazle famatuen ekarpenak aurkezten ditugu: Jon Arretxerena: “Burdinbidez”, Juan José Millásena: “Vidas Prodigiosas” eta Espido Freirerena: "Time runs away".
Une honetatik, 2006ko uztailaren 24ra arte irekita egongo da wikinobela. Egun honetan kolaboratzeko lehen fasea bukatuko da.
Ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira.
Anima zaitez parte hartzera!
Wikinobelaren aurkezpena Deustuko Unibertsitatean
(2006ko apirilaren 7an)Zientzia eta Letren Astearen (http://semana.letras.deusto.es) barruan, martxoaren 26tik apirilaren 7ra bitartean ospatu zena, Patricia Fernándezek wikinobela aurkeztu zien Deustuko Unibertsitateko (http://www.deusto.es) ikasle eta irakasleei.
Aurreko aurkezpen akademiko hau alde batera utzita, proiektua apirilaren 24ra arte (Liburuaren Nazioarteko Egunaren biharamunera arte) ez da irekiko.

