Kide zaharra atoan
De WikiNovela
Eraso eta zailtasun guztien artetik, bizitzeko esperantzak ematen duen borrokaren grinak gidaturik, Euskal Herria XXI. mendearen atarira iritsi da. Ez herri aske gisa, baina bai, herri aske izateko aukera guztiak zabalik ditugula. Orainartean geureari eusteko adinakoak bagarela erakutsi diogu munduari. Aurrerantzean geure etxea geuk hautatu moduz atontzeko aski behar, eskubide, borondate eta abilezia dugula erakutsi diezaiogun bada.

