Ur gaineko arima

De WikiNovela

Ezin dozuela ikusi esango deustazue, baina nik bai, nik ikusi daiket, gorpua dakusat, uraren gainean... pentsakor. Orain dala gitxi lapurtu eutson urak lurrari gizonaren gorpua eta, orain, gorpua garbi dago, tristetasunean murgildu zan gizona, orain, zoriontasunaren biderantz doa. Garbitu zan, bai, bere arima, bere bihotza, bere pertsona urak garbitu ebazan eta, momentu honetan, arriskua baino ez dau sentitzen, zoriontsua egiten dauan arriskua...

Eta argi daukadan gauza bakarra gizon hori benetakoa zana da...

... bere aurpegian nolabaiteko irribarrea dakusat, begiak zarratuta daukaz, baina bere begirada antzeman daiket; ahoa itzita dauka, baina bere hotsen kantak entzun daikedaz; bihotza gelditu egin jako, baina taupadak sumatu daikedaz... nik soilik ikusi daiket pertsona horrek egin ebana, aurrera egiteko egin ebazan ahaleginak, bakarrik nik ikusi daikedaz itsasoan murgiltzen ari diran oroitzapen horreek, oroitzapen on eta txarrak, olatuen bidez ihes egiten daben oroitzapenak.

Inork ez ebazan pertsona honek eginiko ahaleginak kontuan hartu, baina bera beti ere aurrera egiteko gai izan zan, beti ere, guztiaren gainetik, bizipenetatik ikastea eukon helburu. Eta, azkenean, danori legez, momentua heldu jakon, agur esateko momentua...

Askok bolada txarrak jasan ezinik agur esaten deutsie bizitzari, momentu polit eta tristeei. Gizon honek, bizitza xahutu ebala emoten dauan arren, lortu dau bere helburua: orain itsasoko ur bareetan datza...